Gizartea -

Kantabria

40 urteko emakumezko baten hilotza aurkitu dute haren etxean, Camargon

Peñacastillo harrobian, Santanderren, hilik topatutako emakumearen senarraren gorpua aurkitu dute. Ikerketa bi heriotzen nondik norakoak argitzeko lanetara bideratu dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

40 urteko emakumezko baten hilotza aurkitu larunbat honetan haren Camargoko etxean, Espainiako Gobernuak Kantabrian duen ordezkaritzak berri eman duenez.

M.A.Q.R. emakumezkoaren gorpua haren etxean aurkitu dute, senideek goizeko zortziak eta hogeitabost aldera Larrialdi Zerbitzuen abisua eman ostean.

Guardia Zibila heriotzaren nondik norakoak ikertzen ari da, eta hipotesi guztiak zabalik ditu, indarkeria matxistarena barne.

Senarra, hilik

Hilik topatutako emakumearen senarraren gorpua aurkitu dute Peñacastillo harrobian, Santanderren, antza denez, bertan dagoen gainetik salto egin eta gero, Espainiako Gobernuak Cantabrian duen Ordezkaritzak zabaldu duenez.

Baliteke gizona (J.L.PH.) emakumearen hilketaren egilea izatea; hilotza arratsaldeko azken orduan aurkitu dute aipatutako lekuan. Ondoren, poliziak bertaratu dira, identifikatzeko.

Orain, ikerketak argitu beharko du gertatutakoa eta ustez emakumea hil duen gizonaren heriotzaren nondik norakoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea