Gizartea -

Guardia Zibila, haren bila

Madrilen desagertutako adingabe bizkaitar baten bila dabiltza

17 urteko gazteak zentro batetik ihes egin zuen duela 26 egun. Amak salaketa jarri du Ertzaintzan eta, horren ondorioz, operatiboa abiarazi du Guardia Zibilak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibila 17 urteko gazte bizkaitar baten bila dabil Madrilen. Adingabeak Arganda del Reyko zentro espezializatu batetik ihes egin zuen duela 26 egun.

Desagerpenaren berri izan zuenean, adingabearen amak salaketa aurkeztu zuen Ertzaintzaren aurrean, eta euskal Polizia Guardia Zibilarekin harremanetan jarri zen. Ondorioz, neska bilatzeko operatiboa abiarazi dute, eta herritarren laguntza eskatu dute Twitterren bitartez.

I.Z.A.G.k ile horia eta luzea dauka, begiak urdinak ditu, 1,67 metro neurtzen du, eta gorpuzkera gihartsua du.

Guardia Zibileko iturriek jakinarazi dutenez, egun gizarteratze-progama batean zegoen, eta ez da desagertzen den lehen aldia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Desagertutako pertsonak