Gizartea -

Gipuzkoa

Motor gidari bat harkaitzetara jausi da Zumaia parean bidetik aterata

Zauritua Dosnostia Ospitalera eraman anbulantzian; larri dago. Halaber, istripuan (N-634) parte hartu duen ibilgailu bakarra da, Getaria eta Zumaia artean.

I.G | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motor gidari bat harkaitzera jausi da N-634 errepidetik, Getaria eta Zumaia (Gipuzkoa) artean, aterata. Errepidea itsasoaren parean dihoa puntu horretan. Zauritutako gizona Donostiako Ospitalera eraman dute anbulantzian eta egoera larrian dago.

Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik azaldu dutenez, bertan Suhiltzaileetako eta Ertzaintzako kideak lanean aritu dira erreskate lanetan. Gainera, helikoptero bat bidali dute lanetan lagun dezan. Halere, ohikoa baino denbora gehiago behar izan dute erreskatea burutzeko heltzeko zaila den leku batera jausi delako. Azkenik, zauritutako gizona Donostiako Ospitalera eraman dute anbulantzian.

Antza denez, N-634 errepidean -Zumaiarako noranzkoan- izandako istripuan parte hartu duen ibilgailu bakarra da. Errepidearen zirkulazioa etenda egon da, erreskatea egin eta bidea garbitu bitartean. Ondoren, 16:10ak aldera, amaitutzat eman dute operazioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Albisteak Gipuzkoa Zumaia bideoak