Gizartea -

Bizkaia

Bi pertsona ospitalera, Santurtziko metro geltokian sua piztu ostean

Geltokia eta Mamariga auzoa lotzen dituen moduluaren bateria batek su hartu eta ke-lainoa eragin du; ondorioz, bi emakume eta bi adingabe kutsatu dira, baina ez daude larri.

Suhiltzaileak, Santurtziko metro geltokiaren kanpoaldean. Irudia: EFE
Suhiltzaileak, Santurtziko metro geltokiaren kanpoaldean. Irudia: EFE
Lau lagun artatu dituzte Santurtzin, Metro Bilbaon izandako sutean

0:59

Iker Gonzalez | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona Gurutzetako Ospitalera (Barakaldo) eraman dituzte kea arnasteagatik, Santurtziko (Bizkaia) metro geltokian piztutako sute batean.

Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik eitb.eus webguneari jakinarazi diotenez, geltokia eta Mamariga auzoa lotzen dituen moduluaren bateria batek su hartu eta ke-laino handia eragin du.

Hasieran, geltokian zeuden pertsonak euren kabuz atera dira. Alabaina, handik gutxira, bi adin txikiko ondoezik sentitu dira eta, hortaz, Gurutzetako ospitalera eraman dituzte.

Era berean, Ertzaintzako, Suhiltzaileetako eta Udaltzaingoko zenbait kidek gertaera izan den lekura jo dute.

Ondorioz, metro zerbitzua eten egin dute, Portugalete eta Kabiezes lotzen dituen trenbidean, argindarra moztu dutelako, horren moduko gertaerarik dagoenean protokoloak ezartzen duenari jarraituta. Metroaren zerbitzua 18:40ak aldera berrezarri dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Santurtzi bideoak Gaurko albisteak Bizkaia Suteak gaur Metro Bilbao albisteak