Gizartea -
Nafarroa
Zauritu bat, Nafarroako Mutiloa herriko jaietan izandako borrokan
16 urteko mutikoak traumatismoa du aurpegian eta Nafarroako Ospitalera eraman dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
16 urteko mutil bat zauritu da Nafarroako Mutiloa herriko jaietan izandako borroka batean. Adin txikikoak traumatismoa du aurpegian eta Nafarroako Ospitalera eraman dute.
Borroka gaur goizaldeko hirurak eta laurden aldera gertatu da, Nafarroako Gobernuak berri eman duenez. Iturri horren arabera, gizonezkoak traumatismoa du aurpegian eta litekeena da sudurra ere hautsita izatea.
Nafarroako Foruzaingoak izapideak ireki ditu, baina oraingoz ez da atxiloketarik izan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea