Gizartea -

Kantabrian

Bizkaitar bat erreskatatu dute Europako Mendietan erorikoa izan ostean

Dirudienez, 49 urteko mendizale bizkaitarrak masailezurra apurtuta dauka, luxazioa du barailezurrean eta zauriak aurpegian.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kantabriako Gobernuaren helikoptero batek 49 urteko mendizale bizkaitar bat erreskatatu du Europako Mendietan. Peña Olvidadan eskalatzen zegoela, mendizaleak erorikoa izan du.

Istripuaren ondorioz, 49 urteko mendizale bizkaitarrak masailezurra apurtuta omen dauka, luxazioa du barailezurrean eta zauriak aurpegian.

Mendizaleak berak La Vueltona zonaldera jaistea lortu du, bere lagunarekin batera. Azken hori onik atera da, eta bidea jarraitu du teleferikoaren goiko geltokiraino laguntza eskatzeko.

'El Portal de Picos' abentura anitzeko enpresako langileek Guardia Zibilari deitu diote, eta 4x4 ibilgailuarekin igo dira, biktima jasotzera. Orduan, Poteseko Osasun Zentroko mediku bat eta Kantabriako Gobernuaren helikoptero bat bertaratu dira.

Lehen sorospena eskaini diote, eta Parayaseko aireportura eraman dute helikopteroz. Hango anbulantzia batek mendizalea hartu eta Marques de Valdecillako Ospitale Unibertsitariora eraman du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea