Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakumeentzako babes eskaeren % 47 errefusatu dituzte epaileek

219 babes agindu eman zituzten Bizkaian, 139 Gipuzkoan eta 51 Araban. 2014an, 891 gizon epaitu eta horien % 85 zigortu zituzten Euskadin.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumeen aurkako indarkeria delituen biktimak babesteko 409 neurri hartu zituzten Euskadiko epaitegiek 2014an, eta 369 eskakizun (% 47) errefusatu zituzten, EAEko Auzitegi Nagusiaren memoria judizialak jaso duenez.

Iaz eskaeren kopuruak behera egin zuen; emakumeek 778 eskakizun aurkeztu zituzten 2014an, eta 838, 2013an. Lurraldeka, 219 babes agindu eman zituzten Bizkaian, 139 Gipuzkoan eta 51 Araban.

Guztira, emakumeen aurkako delituengatik, 4.390 salaketa aurkeztu zituzten Euskadin iaz, 2013an baino % 11 gehiago (3.937). Gehienak biktimen salaketak izan ziren, baina 751 kasutan (% 17) biktimek uko egin zioten prozedura judiziala abiatzeari.

10.000 emakumeko, 37,7 salaketa aurkeztu zituzten Bizkaian, 40,8 Araban eta 29,7 Gipuzkoan. 2014an, 891 gizon epaitu, % 85 zigortu eta % 15 absolbitu zituzten Euskadin. Gainera, 31 emakume epaitu zituzten genero delituengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak