Gizartea -

LAN ISTRIPUA

Hil egin da Zumarragan 12 metrotik behera erori den langilea

Arcelor Mittalen plantan gertatu da lan istripua, 11:00ak inguruan. Eraikinaren teilatutik erori da. Bertaratu diren osasun arduradunek langilea suspertzea lortu duten arren, azkenean hil egin da.

Arcelor Mittalen planta, Zumarragan. EITB.
Arcelor Mittalen planta, Zumarragan. EITB.
Arcelor Mittalen planta, Zumarragan. EITB.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

39 urteko langile bat hil da gaur goizean Zumarragan, 12 metrotik behera erorita. Arcelor Mittal enpresak herri horretan duen plantan izan da ezbeharra, 11:00ak inguruan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakitera eman duenez, eraikinaren teilatutik behera erori da, zergatik ez dakitela.

Osakidetzako langileek lekuan bertan artatu dute langilea, eta suspertzea lortu badute ere, azkenean, lekuan bertan zendu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak