Gizartea -
Bartzelonan
Portuan hilik aurkitutako emakumearen senarra atxilotu dute
Bartzelonako Portuaren ekialdeko kaian eroritako ibilgailu baten barruan aurkitu dute emakumezkoaren hilotza.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Atzo Bartzelonako Portuaren ekialdeko kaian uretara eroritako ibilgailu baten barruan hilda aurkitu zuten emakumearen senarra atxilotu du bart Poliziak, familiartean izandako hilketa delitua egotzita.
41 urteko emakumearen hilotza urara eroritako ibilgailu baten barnean aurkitu zuten ostiralean. Portuko zonalde horretara sartzeko, berariazko baimena behar da.
Ikerketa abiarazi ostean, Guardia Zibilak senarra atxilotu du bart, 50 urteko Granollerseko auzokide bat, eta familiartean izandako hilketa delitua leporatu dio.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea