Gizartea -

Kazetaritza sariak

Julen Iriondo kazetaria, 2015eko Rikardo Arregi sariduna

Kazetaritza-sariek Julen Iriondo kazetariari eman diote aurtengo golardoa, hiesari eta Jon Salaberri hiesaren aurkako ekintzaileari buruz 'Goiena' tokiko komunikabidean argitaratutako lanagatik.

Rikardo Arregi kazetaritza-sariak banatu dituzte gaur Andoainen. Argazkia: EiTB
Rikardo Arregi sariak eman dituzte

0:28

T.S.J. | EITB.EUS | EUSKADI IRRATIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak sustatutako Rikardo Arregi sariak banatu dituzte larunbat honetan Andoainen, xede izanik euskaraz egindako kazetaritza saritzea.

Aurtengoa 'Goiena' tokiko komunikabidean argitaratutako lan batentzat izan da: Julen Iriondo kazetaria izan da sariduna, hiesari eta Jon Salaberri hiesaren aurkako ekintzaileari buruz egindako idatzizko lanagatik.

Kazetari berriari emandako saria, berriz, Samara Velte 24 urteko zarauztarrarentzat izan da, Eskoziako erreferendumari buruz 'Berria' egunkariak kaleratutako lanagatik.

Gainera, aurtengo edizioan bi sari berezi ematea ere erabaki du epaimahaiak aurkeztutako 31 lanen kalitate bikaina saritzeko. Bata Mikel Ibargoieneri eman diote, 'Gaur8'n emakume kirolariei buruz plazaratutako sailagatik. Bestea, ordea, Iñigo Astizi eman diote, 'Berria'n argitaratutako 'Kantuan diren lekuak' erreportajeagatik.

Andoaingo alkateak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak adierazi dutenez, sari hauekin azpimarratu nahi dute euskarazko kazetaritza modernoak euskararen normalizaziori egiten dion ekarpena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskarari buruzko berriak Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Andoain argazkiak Kazetaritza