Gizartea -

Beroaldia

Euskal Herria 'urtzeko bidean': 41 ºC harrapa ditzakete termometroek

Alerta asteazkenera arte egongo da indarrean, baina gaurkoa izango da egunik beroena. Umeak eta adineko pertsonak bereziki zaindu behar dira.

09:00etan 30 gradu markatzen zituzten termometroek. Argazkia: EiTB
09:00etan 30 gradu markatzen zituzten termometroek.
41 gradura bidean termometroak, barrualdean

1:38

E.GARAIKOETXEA | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtzeko bidean egon daiteke gaur Euskal Herria, bero sapa espero da eta. Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak egindako iragarpenaren arabera, termometroek 41 ºC harrapa ditzakete astearte honetan, eta Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak alerta laranja ezarri du (meteorologia arazo nabarmena dagoenean ezartzen da) gaurko eta biharko. Nafarroan, Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak ere alerta laranja du indarrean. Dena den, egunik beroena gaurkoa izango da.Iragarpenen arabera, beroenak 40-41 ºC-koak izan daitezke lurraldeko edozein tokitan, baina batez ere barnealdean eta Nafarroako isurialde atlantikoan eta Erriberan. Kostaldean, ez da ia brisarik izango, baina maximoak apur bat beherago kokatuko dira: 37-38 ºC.Sargoriak umeei eta adinekoei eragiten die bereziki. Horrez gain, eguzkitan lan egin behar dutenei eta kirolariei ere kontuz ibiltzeko gomendioa eman diete. Hemen dituzu bero boladari aurre egiteko gomendioak.Goizean goizetik igarri da eguna berotik joango dela. Euskalmeten arabera, 06:45ean, ia 23 gradu zeuden Bilbon eta 24,5 Arrasaten:T une honetan (6:45) T en estos momentos (ºC) Miramon: 18,6 Deusto: 22,8 Abetxuko: 23 Arrasate: 24,5 Paganos: 23,7— Euskalmet (@Euskalmet) junio 30, 2015

Bi ordu pasatxo geroago, 30 ºC-ren langa igarota zuten Bilbon bertan:

 

Beroaren eraginez, arratsaldeko lehen orduetan enbata izatea espero du Euskalmetek; haizeak ipar-mendebaldera egingo du bat-batean eta tenperatura azkar jaitsiko da. Horrez gain, ez du baztertzen itsasotik lanbroa edo behe-hodei batzuk sartzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Alerta meteorologikoak albisteak EAE albisteak Eguraldia Bilbao Udako albisteak Bero-boladak albisteak