Gizartea -

Gertakizuna

Borroka jendetsua Portugaleten, Giako Andra Mariaren jaian

22 urteko mutil bat atxilotu dute, ertzain bati erasotzea leporatuta, eta 8 pertsona zauritu dira. Bat ospitalera eraman behar izan dute.

AGENTZIAk | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Borroka jendetsu bat izan da gaur goizaldean, 05:00etan, Portugaleten, Giako Ama Birjinaren omenezko jaian. Ondorioz, 22 urteko mutil bat atxilotu dute, ertzain bati erasotzea egotzita, eta 8 pertsona zauritu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Borroka udaletxe plazan gertatu da. Zaurituetako bat Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute, ebakia baitzuen buruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Portugalete argazkiak Azken ordukoa Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea