Gizartea -
Donostia Ospitalean
Donostia Ospitaleko langile bati hozka egiteagatik atxilotu dute
Ertzaintzak 28 urteko emakumezko bat atxilotu du Donostia Unibertsitate Ospitalean, bertako zeladore bati ukabilkada bat eman eta segurtasun jagole bati hozka egitea egotzita.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ertzaintzak 28 urteko emakumezko bat atxilotu du Donostia Unibertsitate Ospitalean, bertako zeladore bati ukabilkada bat eman eta segurtasun jagole bati hozka egitea egotzita. Segurtasun Sailak ohar batean azaldu duenez, gertaera 18:30ean jazo zen.
Ertzaintza tokira heldu bezain laster, segurtasun langileek gertatutakoa kontatu zieten poliziei.Antza, emakumea bere bikotearekin larrialdietara sartu zen, gizonezkoa artatzeko eskatuz. Medikuek gizona andan jarri zutenean, emakumezkoak eskuohea eramatea eskatu zien.
Ospitaleko araudia aipatuz, eskuohea langileek bakarrik eraman dezaketela erantzun zion zeladoreak emakumeari. Orduan, zeladoreari ukabilkada bat eman zion aurpegian eta, ondorioz, bi puntu eman behar izan zizkioten langileari. Gertatutakoa ikusita, segurtasun langile bat bertaratu zen, baina emakumezkoak hainka egin zion besoan. Hala ere, emakumezkoa atxilotzea lortu zuen, Segurtasun Sailak azaldu duenez.