Gizartea -
Iragarpena
Abisu horia astelehenerako Araban beroa dela eta
Bitartean, igande honetan bero handia egiten jarraituko du, eta Nafarroan abisu horiari eutsiko diote, Ebroren inguruan 39º-rainoko tenperaturak izango baitira.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Azken egunotako beroari eusten jarraituko dugu guren igande eta astelehen honetan, eta egun horretarako, hain justu, abisu horia ezarri dute Araban bero handia egingo duelakoan. Izan ere, 36º inguru espero dira Ebroren inguruan.
Hori dela eta, Euskalmetek iragarri duenez, igandean bero zakarrarekin jarraituko dute Ebro ibarrean eta Nafarroa erdi eta hegoaldean; balio altuenak 35 ºC ingurukoak izango dira. Alabaina, Kantauri isurialdean iparraldeko haizea nagusituko da, lainotuta egongo da eta tenperatura 20-25 ºC inguruan errendituko da. Nahiz eta lainotuta egon, euria apenas egingo duen, han-hemenka izpi batzuk bakarrik. Barnealdean berriz, arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira, baina zaila izango da ekaitza lehertzea.
Halaber, Nafarroan abisu horiari eutsiko diote, tenperatura altuak izango direlakoan. Astelehenean, berriz, abisu hori igo egingo da, eta laranja izango da, Ebroko erriberan 39º-tik gorako tenperaturak espero baitira.
Astelehenean
Gauzak horrela, astelehen honetan berriro ere tenperaturak gora egingo du; igoera handiagoa izango da Kantauri isurialdean, eta balio altuenak 30-35 ºC-ra iritsiko dira.
Tenperatura igoeraren arrazoi nagusia hego-ekialdeko haizea izango da, nahiz eta arratsaldean brisa sartuko den. Giro eguzkitsua izango dugu, nahiz eta goizeko lehen orduetan hodei hondar batzuk izan ipar isurialdean.