Gizartea -
Jazoera
Gizon bat atxilotu dute Bartzelonan, ama eta arreba hil dituelakoan
Dirudienez, atxilotuak arma zuriz hil egin ditu, eta ondoren, Larrialdietarako Zerbitzuei deitu die krimena aitortzeko. Gizonak deklaratu duenez, bi emakumeek sorginkeriak egiten zizkioten.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Esquadra Mossoek 35 urteko gizon bat atxilotu dute Bartzelonan bere ama eta arreba hiltzea leporatuta. Gertaera Kale Nagusiko etxebizitza batean jazo da, Hostafrancs auzoan.
Atxilotuak Mossoen aurrean deklaratu du bi emakumeek sorginkeriak egiten zizkiotela.
Hainbat iturrik jakinarazi dutenez, dirudienez, gizonak arma zuriz hil ditu senideak, eta ondoren, Larrialdietarako Zerbitzuei deitu die krimena aitortzeko.
Larrialdi Zerbitzukoek 07:34ean jaso dute deia. Polizia-patruilak bertaratu direnean, bi hilotz aurkitu dituzte, eta ustezko hiltzailea han bertan atxilotu dute. Gizona kolonbiarra da.
Biktimak 60 urteko ama eta 36 urteko arreba dira, Mossoek ohar baten bidez adierazi dutenez.
Bartzelonako Eskualde Polizialeko Krimenak Ikertzeko Alorrak bere gain hartu du jazoeraren ikerketa.