Gizartea -

Ikerketa

Biobankuak irabazi asmorik gabeko erakundeak izango dira EAEn

Jaurlaritzak azaldu duenez, “kalitate irizpide gorenak” ezarriko dituzte, eta “etikoki eta zientifikoki” zainduko dituzte.

Biobankuen eraketa eta funtzionamendua arautu du Jaurlaritzak

1:24

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak biobankuak arautzeko dekretua onartu du gaur, eta aurrerantzean irabazi asmorik gabeko erakundeak izango dira, eta lagin biologiko ugari izango dituzte diagnosia azkartzeko eta botika berriak lortzeko.

Jon Darpon Osasun sailburuak aurkeztu du gaur dekretua, eta bertan ezarri dute biobankuak "etikoki eta zientifikoki" gainbegiratuko dituztela.

Darponek Gobernu Kontseiluaren bileraren ostean azaldu duenez, erakunde horien helburua ikerketarako baliagarri izatea izango da. Gainera, "kalitate irizpide gorenak" ezarriko omen dituzte.

Gaur egun, EAEn Osakidetzaren biobankua dago, Espainiako erregistroan izena eman zuen lehena, eta dagoeneko 350.000 lagin biologiko baino gehiago ditu.

Gaurko dekretuaren arabera, dohaintzak eta gizakien lagin biologikoen erabilera doakoa izango da, prozesatzeko eta lortzeko mekanismoaren kostua kostu.

Era berean, beharrezkoa izango da Ikerketa Klinikoko Etika Batzordearen oniritzia jasotzea gizakien edo horien material biologikoaren inguruko ikerketa proiektuak abian jarri aurretik.

Biobankuak martxan jartzeko prozedurari dagokionez, Osasun Sailaren baimena beharko da, eta aintzat hartuko da erakundearen antolakuntza, helburuak, eta interes biomedikua justifikatzen duten baliabideak izatea.

Gainera, biobankuak bermatu egin beharko du laginak kalitate egoera "egokian" edukitzeko baliabideak dituela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa EAE