Gizartea -

Kontratu faltsuak

15 atxilotu Gasteizen, Gizarte Segurantzari iruzur egitea egotzita

Atxilotuek lan-kontratu faltsuak eskuratzen zituzten eta, horien bitartez, gizarte-laguntzak eskatzen zizkieten erakundeei.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak 15 pertsona atxilotu ditu Gasteizen, denak atzerritarrak, agiriak faltsutzea eta Gizarte Segurantzari iruzur egitea egotzita. Estatuan euren egoera erregularizatzen saiatu omen dira, enpresa faltsu bat erabiliz, eta 23.000 euroko iruzurra egin omen dute.

Espainiako Barne Ministerioak ohar batean jakitera eman duenez, Aljeriako 14 pertsona eta Marokoko bat dira atxilotuak. Enpresa faltsu horren bitartez, gezurrezko lan-kontratuak lortzen zituzten, iturri horren arabera.

Horrez gain, hamabost atxilotuek gizarte-laguntzak eskatzen zituzten, eta guztira 23.172 euroko iruzurra egin dute, Barne Ministerioaren arabera.

Operazioa zabalik dago oraindik, eta Poliziak ez du baztertzen pertsona gehiago atxilotzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea