Gizartea -
Enplegua
50 lanpostuko lan deialdi publikoa iragarri du EHUk
Ikertzaile eta irakasleei zuzenduta dago. Guztira, 50 lanpostu esleituko dira: sei katedratiko, irakasletza osoko bat, 8 ikertzaile-doktore iraunkor, 8 irakasle titular eta 27 irakasle agregatu.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak irakasleentzako eta ikerlarientzako 50 lanpostuko deialdi publikoa onartu du ostegun honetan.
Guztira, 50 lanpostu esleituko dira: sei katedratiko, irakasletza osoko bat, 8 ikertzaile-doktore iraunkor, 8 irakasle titular eta 27 irakasle agregatu.
2014ko kontuak
Bestalde, 2014 urteari dagozkion kontuak onartu du, bai aurrekontu emaitza eta baita ondare ekonomikoari dagokiona ere. Hasiera batean 395.172.000 euroko aurrekontua onartu zuen EHUk, baina urtean zehar aurrekontu hori handitu egin da aurreko urteetako soberakinak (98.333.000 euro) eta kanpotik jasotako funtsak (21.322.000 euro) direla eta. Hori dela eta, aurrekontua 514.827.000 eurokoa izan da azkenean.
Bestalde, 625.000 euroko superabita izan du EHUk.