Gizartea -

Frantzia

Askatu dituzte Parisen, atraku batean, bahituta zituzten 18 pertsonak

Frantziako egunkarien arabera, libre geratu dira Primark saltoki batean atxikita zeuden 18 pertsona.

Qwartz izeneko merkataritza zentroan jazo da gertakaria. Argazkia: Google Street View
Qwartz izeneko merkataritza zentroan jazo da gertakaria. Argazkia: Google Street View

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Parisetik gertu dagoen Villeneuve-la-Garenne herriko saltoki batean gaur goizean (astelehena) atxikita zeuden langileak handik atera ahal izan dira, Le Figaro egunkariak dioenez. Egunkari horrek baieztatu du 18 pertsona askatu dituztela.

Armatutako hainbat gizon Qwartz izeneko merkataritza zentroan sartu dira goizean goiz, eta zenbait langile atxiki dituzte. Tokiko hedabideek hasiera batean adierazi dutenaren arabera, lapurreta-saiakera egongo litzateke jazoeraren atzean.

Hauts de Seine departamenduko prefekturako arduradun batek EFE agentziari adierazi dionez, hiru gaizkile daude "a priori" lapurretan parte hartzen.

BFM TV telebista kateak gaineratu du langileetako batek SMS bat bidali diola lagun bati, gertatutakoaren berri emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea