Gizartea -
'SEXTANTE' OPERAZIOA
Itsas titulazio faltsuak ematen zituen sare bat desegin dute
Guardia Zibilak 22 pertsona atxilotu eta 851 erruztatu ditu itsas titulazioak faltsutzeagatik. Operazioa hainbat autonomia-erkidegotan egin da, besteak beste, EAEn.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
'Sextante' deituriko operazioaren barruan, Guardia Zibila 24 metro luzerako motordun laketontziekin 150 itsas miliara nabigatzea ahalbidetzen duten hainbat dokumentu faltsuz jabetu da.
Operazioa urrian hasi zen. Garai horretan jakin zuen Guardia Zibilak itsas munduarekin zerikusia zuen norbanako bat askotariko itsasontziak erabili ahal izateko tituluak ematen ari zela inongo azterketarik gainditu behar izanik gabe.
Gauzak horrela, eta betiere zuen diru-kopuru handi baten truke, gutun-azal itxi bat bidaltzen zitzaion interesdunari. Bertan, titulua eta beharrezko dokumentazio guztia zeuden jasota, azterketara aurkeztu beharrik izan gabe. Beste kasu batzuetan, bidaltzen zena azterketako txantiloia zen, erantzun zuzenak zituen orrialdearekin batera.
Horrez gain, poliziak egiaztatu ahal izan du federazioetako presidente batzuek azterketa-epaimahaietako zenbait kide iruzurrarekin bat egin zezaten derrigortzen zituztela, horrela egin ezean euren lanpostua galduko baitzuten.
Honako autonomia-erkidego hauek daude 'Sextante' operazioaren eraginpean: Andaluzia, Asturias, Euskadi, Galizia, Katalunia, Murtzia, eta Valentzia.