Gizartea -
Manresa (Bartzelona)
Emakumeak prostituziora behartzen zituen talde bat desegin dute
Operazioan, sei emakume askatu dituzte. Askok ez zuten agiririk, eta, ondorioz, horien egoera are kalteberagoa zen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Espainiako Poliziak emakumeak prostituziora behartzen zituen sare bat desegin du Manresan (Bartzelona), eta sei pertsona atxilotu ditu. Gainera, sei emakume askatu dituzte.
Sareak engainuen bidez behartzen zituen emakumeak. Izan ere, lan eskaintzak publikatzen zituen egunkarietan eta Interneten, baina ondoren prostituzioan aritzera behartzen zituen.
Emakume horietako askok ez zuten agiririk, eta, horren ondorioz, horien egoera are kalteberagoa zen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea