Gizartea -

PUNTUKAKO GIDABAIMENA

8.000 gidari baino gehiago geratu da gidabaimenik gabe EAEn, 2006tik

Gidabaimena kentzeko arrazoi nagusia gehiegizko abiadura da, eta horren atzetik datoz alkoholaren eta drogen eraginpean gidatzea.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztira 8.205 gidarik galdu du gidabaimena Euskadin duela bederatzi urte (2006an) puntukako gidabaimena indarrean sartu zenetik.

Kopuru hori Euskadin dauden gidarien % 0,67 da; horrek esan nahi du Estatuko bataz bestekoa baino % 0,11 gutxiago dela. Horrela adierazi du Adolfo Peñarandak (Bizkaiko trafikoko probintzia-burua) gaur goizean eman duen prentsaurrekoan.

Lurraldeka, Bizkaian 4.504 gidari geratu ziren baimenik gabe (gidari-erroldaren % 0,72); Araban, 1.206 (% 0,65), eta Gipuzkoan, 2.495 (% 0,61).

Gidabaimena kentzeko arrazoi nagusia gehiegizko abiadura da, eta horren atzetik datoz alkoholaren eta drogen eraginpean gidatzea. 35 eta 55 urte bitartekoak dira arau-hauste horiek gehien egiten dituzten gidariak (% 55).

Aitzitik, adin-tarte gazteena dutenek, hau da, 24 eta 34 urte bitarteko gidariek, alkohola edategatik edo drogak hartzeagatik puntuak galdu dituztenen % 20 besterik ez dira.

Peñarandak azaldu duenez, 2006tik hona gidabaimena galdu duten pertsonen eboluzioak gora egin zuen 2010era arte; aldiz, ondoren, behera egin du. Haren aburuz, horren arrazoia zera izan zen: puntukako sistemak dakartzan zigor administratibo eta ekonomikoen nondik norakoak hasieratik ez ezagutzea.

Une honetan, Euskadin 2.500 gidari baino gehiago daude punturik gabe: horietako 1.315, Bizkaian; 753, Gipuzkoan, eta 441, Araban.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak