Gizartea -
Azpiegitura
Donostialdeko Metroaren Lugaritz-Easo zatiko lanak lizitatu dituzte
Lugaritz-Mirakontxa eta Mirakontxa-Easo zatiak egiteko proiektuei buruzko eskaintza da bihar argitaratuko dena, eta guztira 850.000 euroko aurrekontua izango dute.
agentziak | erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak Donostialdeko Metroaren Lugaritz-Mirakontxa eta Mirakontxa-Easo ibilbide zatien lizitazioa aterako du bihar, eta 850.000 euro izango dituzte bietarako.
Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez, biharko aldizkari ofizialean argitaratuko dituzte lizitazioan parte hartzeko baldintzak. Donostia erdigunea lur azpitik zeharkatuko duen trenaren ibilbidea eraikitzeko 4,2 milioi euro jarriko dituzte guztira.
Ibilbide berria hiriko eremu baxuenetatik igaroko da (Antigua, Zentroa eta Amara), eta hiru geltoki berri aurreikusi dituzte: Bentaberri-Antigua, Zentroa-Kontxa eta Easo, egungoaren ordez.
Lehenengo zatiaren proiekturako proposamenak sei hilabeteko epean aurkeztu beharko dituzte, eta 450.000 euroko aurrekontua izan beharko dute gehienez.
Bigarrenaren kasuan, 400.000 eurokoa izango da aurrekontua, eta epe bera izango dute.
Kasu horretan, Mirakontxatik, kostarekiko paraleloan, joango da hiriguneraino, eta bertan jarriko dute geltokia, Zentroa-Kontxa.