Gizartea -
Gertakizuna
Indarkeria zantzuak dituen gizon baten gorpua topatu dute Bilbon
Abusu auzoko etxebizitza batean aurkitu dute hilotza. Hildakoak 59 urte zituen.
eitb.eus
Berrogeita hemeretzi urteko gizonezko bat hilik topatu dute Bibon, Abusu auzoan, Ertzaintzak eitb.eus-i baieztatu dionez. Gorpuak indarkeria zantzuak ditu.
Gertatutakoa gaur jakin bada ere, hilotza asteazken gauean aurkitu zuten, 23:30ean. Egun horretan, senide batek Ertzaintzari deitu zion, azken hiru egunetan haren berririk ez zuela izan ohartarazteko.
Etxean sartu zirenean, gizona hilik topatu zuten. Baliteke duela hainbat egun hil izana.
Gorpua Bilboko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea