Gizartea -
Sutea
Sei langile intoxikatu dira Zornotzan kea arnastuta
Goizaldeko ordu bata aldera gertatu da istripua, Aludium enpresak bertan duen lantegian. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta berehala itzali dute sua.
EITB.EUS
Sei langile artatu behar izan dituzte Zornotzako Aludium enpresan izan den sutean kea arnastu ondoren, Segurtasun Sailak eitb.eusi adierazi dionez.
Goizaldeko ordu bata aldera gertatu da istripua, Ibarguren auzoko lantegian. Dirudienez, bi transformadorek su hartu dute, arazo elektrikoren baten ondorioz. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta berehala itzali dute sua.
Sei langilek, baina, kea arnastu dute, eta Galdakaoko Ospitalera eraman behar izan dituzte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea