Gizartea -
Kanaria Handia
Boleibol entrenatzaile bat atxilotu dute sexu jazarpena egin duelakoan
Entrenatzen dituen neskatoen gurasoek salatu dutenez, entrenatzaileak argazkiak eskatu dizkie euren alabei WhatsApp bidez, eta, antza, entrenatzaileak berak ere irudiak bidali dizkie.
Agentziak | Erredakzioa
Guardia Zibilak Arinagako (Kanaria Handia) boleibol taldeko nesken entrenatzailea atxilotu du, gurasoek egindako salaketaren ondotik. Antza denez, sexu jazarpena egin die neskatoei, argazkiak eskatuz.
Guardia Zibilaren arabera, entrenatzailea, 35 urtekoa eta Arinagako bizilaguna, atzo atxilotu zuten eta gaur, epailearen aurrean deklaratu eta gero, herritik urruntzeko agindua ezarri diote, lehen neurri gisa, epaiketa egin bitartean.
Aipatutako iturriek Eferi azaldu diotenez, salaketaren arabera, entrenatzaileak argazkiak eskatu dizkie neskatoei WhatsApp bidez eta, antza, entrenatzaileak berak ere irudiak bidali dizkie.
Salatzaileen esanetan, jazarpena urte hasieran hasi zen.