Gizartea -
Ripolleko kanpin batean
Hamar bat ume intoxikatu dira Gironako kanpin batean kloroa arnastuta
Ripoll (Girona) udalerriko kanpin bateko igerilekuan intoxikatu ziren, kloro gehiegi erabili zutelako, antza, hura garbitzeko.
Agentziak | Erredakzioa
Antza denez, Ripoll udalerriko kanpin batean igerilua garbitzeko erabiltzen dituzten produktuen nahasketa desegokiak eragin omen zuen igerian ari ziren adingabeak ondoezik sentitzea.
Kloroaren eraginak jasan zituzten umeak Oinarrizko Arretako Zentro batean artatu zituzten. Dena dela, sintoma larrienak zituztenak Capdevànol ospitalera bideratu zituzten, badaezpada. Osasun-zentroko iturrien arabera, dagoeneko guztiek jaso dute sendagiria.
Ripolleko Udalak adierazi duenez, kanpineko igerilekua itxi egin zuten berehala, produktu toxikoaren hondarrak erabat garbitu eta instalazioak ondo aztertzeko.