Gizartea -
Nafarroa
Bi lagun hil dira Lerinen bi ibilgailuk talka eginda
43 eta 27 urteko bi gizonezko dira hildakoak. Ezbeharra gertatu den lekuan bertan hil dira.
Agentziak | Erredakzioa
43 eta 27 urteko bi gizonezko hil dira gaur eguerdian furgoneta batean zihoazela kamioi baten kontra talka eginda, Lerinen, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.
Ezbeharra 13:33 aldera gertatu da NA-122 errepideko 19,5. Kilometroan, Lerindik Allora joateko irteeran.
Nafarroako Larrialdi Zerbitzuen mediku taldeak bi gizonezkoen heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.
Bestalde, Lizarrako eta Lodosako larrialdi zerbitzuetako kideak ere bertaratu dira ezbeharra gertatu den lekuan, eta gorputzak ateratzea lortu dute.
Hala, gorpuak Nafarroako auzitegi-medikuarenera eraman dituzte, autopsia egin diezaieten.