Gizartea -
Osasuna
EAEko ospitaleek intimitatea emango diete hiltzear diren gaixoei
Hala, logela bat emango diete "bizitzaren amaieran" daudene, bakarrik egon daitezen, intimitate berezia behar duen zaintza eskaini behar zaielako.
agentziak | erredakzioa
EAEko ospitaleek logela bat emango diete "bizitzaren amaieran" dauden gaixoei, intimitate berezia behar duen zaintza eskaini behar zaielako.
Jon Darpon Osasun sailburuak eman du erabakiaren berri, Gobernu bileraren ostean. Bertan, Osasun Sisteman Pertsonek dituzten Eskubideen eta Betebeharren Adierazpena onartu dute.
Txosten horrek egun indarrean zegoen Eskubideen eta Betebeharren Gutuna "berritzen" omen du, 1989tik baitzegoen aurrekoa, eta lehenengo aldiz osasun publikoaren sistematik harago joango da, pribatuetan ere aplikatuko baita "pertsonek berez dituzten eskubideen" kasuan, intimitatearen kasuan, adibidez.
Adierazpenean jasotzen dira emakumea erditzen denean konfiantzazko norbaitekin egoteko duen eskubidea, leku publikoetan edoskitzekoa, eta ugalketa tratamenduak jasotzekoa. Gainera, haurrei txerto egutegirako eskubidea aitortzen zaie, eta ospitaleratuta dauden bitartean eskolak jasotzekoa.