Gizartea -
Bilera
Donostia eta Baiona elkarlanean, kulturan eta turismoan
2016az “haraindi” estrategia bateratuetan “pausoak emateko” konpromisoa hartu dute Euskal Herriko bi hiriburuetako alkateek.
Agentziak | Erredakzioa
Lehentasunezko hiru esparrutan elkarlanean aritzeko konpromisoa hartu dute gaur Eneko Goia eta Jean Rene Etchegaray Donostiako eta Baionako alkateek: kultura, turismoa eta mugikortasuna.
Goia eta Etchegaray Donostiako udaletxean bildu dira gaur. Donostiako alkate berriari ?Euskal Herriko hiriburu baten alkate batek? egiten dion aurreneko bisita izan da, Goiak agerraldian goraipatu duenez.
2016az ?haraindi? hiru esparru horietan, estrategia bateratuetan, ?pausoak emateko? konpromisoa hartu dute Euskal Herriko bi hiriburuetako alkateek.
Odon Elorza Donostiako alkate ohiak Europako Kultura Hiriburuaren 2016 proiektua bultzatu zuenetik Baionak ekimena babestu duela gogorarazi du Etchegarayk. Zentzu horretan, elkarlanean jarraitzea espero duela erantsi du.
Kultura loturak
?Mugako bi aldeen arteko kultura loturak? mantentzearen aldeko apustua egin du alkateak, baita 2016 ondoren ere. Eneko Goiak bat egin du.
Turismoari dagokionez, "Euskadi-Basque Country" marka sendotu behar dutela azpimarratu dute bi agintariek. Orain arte marka hori ?nahikoa aprobetxatu ez? dutela uste du Etchegarayk.