Gizartea -
Trafikoa
Auto ilara luzeak A-8an Bizkaiko noranzkoan, Kantabrian
Hiru autok eta furgoneta batek elkarren kontra jo dute, Castro Urdiales eta Santullan parean. Ondorioz, gutxienez bost kilometroko auto ilarak sortu dira Bizkaiko noranzkoan.
Agentziak | erredakzioa
Pertsona bat zauritu da gaur goizean Kantabrian, A-8 autobidean, Bizkaiko noranzkoan, izandako auto istripuan. Lau ibilgailuk elkarren kontra jo dute, eta ondorioz, auto ilara luzeak sortu dira, gutxienez 5 kilometrokoak. Errepidea, Bizkaiko noranzkoan, itxi egin dute.
Castro Urdiales parean izan da ezbeharra. Hiru autok eta furgoneta batek elkarren kontra jo dute. Kolpearen ondorioz, pertsona bat zauritu da eta Laredoko Ospitalera eraman dute, zauri arinekin.
Ia bi orduz egon da errepidea itxita, 146 kilometroan. Errepideko langileek bidea garbitu dutenean, berriro zabaldu dute, erreietako bat.