Gizartea -

Castejonen

Bi urtez kartzelara, 9 urteko neskato bati sexu-abusuak egiteagatik

Gertakaria 2013ko uztailean jazo zen, Castejonen (Nafarroa), kiroldegi batean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Auzitegi Probintzialak bi urteko kartzela-zigorra ezarri dio 35 urteko gizon bati, sexu-abusuko delitu batengatik. Hain zuzen, 9 urteko neska bati egin zion, 2013an, Castejoneko (Nafarroa) kirol-zentro batean.

Gainera, epaiak debekatzen dio gizonari adingabearengandik 200 metro baino gutxiagora egotea eta gertakaria jazo zeneko kirol-zentrora joatea. Halaber, lau urtean ezin izango du biktimarekin komunikaziorik egin; 2.000 euroko kalte-ordainketa ere ezarri diote.

Epaian (ez da irmoa, oraindik) frogatutzat jotzen du 2013ko uztailaren 9an akusatua Castejoneko kirol-zentro batera joan zela, beste askotan egiten zuenez, zenbait ariketa fisiko egiteko asmoarekin.

"Asaldura emozionala"

Auzipetua, atsedena hartzea erabaki zuen une batean, komunen gunera joan zen, adingabea zegoen gunera hain zuzen, eta azken horri astirik eman gabe "eskua sartu zion, jarraian alde egiteko".

Gertakariaren ondorioz, epaiak dioenez, neskak "asaldura emozionala" pairatu zuen hilabete batzuetan zehar: urduritasuna, beldurra, errudun izatearen sentimenduak eta egonezina eragiten zioten pentsamenduak jasan zituen. Laguntza psikologikoa jaso behar izan zuen, oreka psikikoa berreskuratzeko aldeko bilakaerarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Gizartea bideoak