Gizartea -

Trafikoa

Normaltasuna nagusi errepideetan, goizean auto-pilaketak izan ostean

Eguerdira bitartean auto-ilara luzeak izan dira A-8n Muskizen, A-1en Gasteizen eta AP-1en Armiñonen. Litekeena da arratsalde aldera trafikoa berriro handia izatea.

Auto-pilaketak Armiñonen. Argazkia: EiTB
Auto-pilaketak Armiñonen. Argazkia: EiTB

EITB.EUS | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko errepideetan normaltasuna nagusitu da azken orduetan, goiza osoan zehar auto-pilaketak izan ostean.

Gauzak horrela, istripu arin batek 10 kilometroko auto-ilarak eragin ditu larunbat honetan A-8 autobian, Muskiz parean, Kantabriarako noranzkoan. Hala ere, 13:00ak aldera, auto-pilaketak gutxituz joan dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Halaber, N-622 errepidetik A-1 autobiara doan sarbidean, Gasteizen, auto-pilaketak ere izan dira, Frantziatik datorren eta hegoaldera doan ibilgailu kopuru handia dela eta.

Auto-ilarak horiek 4-5 kilometrokoak izan dira, eta berriro aurkitu izan ditugu aurrerago, AP-1erako sarbidean, Armiñonen, hain zuzen ere.

Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, litekeena da arratsalde aldera trafikoa berriro handia izatea, eta auto-ilarak berriro sortzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Trafikoa Arabako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Donostian