Gizartea -

Sutea

Sute batek kalte material handiak egin ditu Fustiñanako etxe batean

Dena dela, ez da inor zauritu. Igande arratsaldean piztu zen, Vianako Printzearen 15. zenbakian.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute batek kalte handiak egin ditu Fustiñako etxe batean, baina ez da inor zauritu, Foru Gobernuak jakinarazi duenez.

Suaren ondorioz, etxebizitza horren eta albokoen bizilagunak ebakuatu egin behar izan dituzte, eta gas isuri bat ere eratu da.

Nafarroako Gobernuaren esanetan, sutea atzo piztu zen, Vianako Printzearen 15. zenbakian dagoen bi solairuko etxe batean. Kalte materialak oso handiak izan dira, tenperatura altuek eta keak eraginda.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Suteak bideoak Gizartea albisteak