Gizartea -

Ezbeharra

Ostiralean Gasteizen auto batek harrapatu zuen oinezkoa hil egin da

Istripuak eragindako zauri larrien ondorioz hil da. Gasteizko Udaltzaingoak baieztatu duenez, zebra biderik ez zegoen toki batetik zeharkatzen ari zen bidea.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hil egin da ostiralean, Gasteizen, auto batek harrapatu zuen 53 urteko gizonezkoa. Gasteizko Udaltzaingoak baieztatu duenez, istripuak eragindako zauri larrien ondorioz zendu da.

Gizonezkoa Gasteizko Santiago ospitalean hil da. Ezbeharra ostiral gauean gertatu zen, zehatz-mehatz esanda, Aragoi kaleko lehen zenbakiaren parean.

Udaltzaingoak baieztatu duenez, zebra biderik ez zegoen toki batetik zeharkatzen ari zen bidea oinezkoa.

Poliziak ikerketa bat abiatu du ezbeharraren nondik norakoak argitzeko. Duela hiru hilabete txirrindulari bat hil zen Arabako hiruburuan, Sansomendi auzoko zebra bide batean, auto batek harrapatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Trafikoa Gasteiz