Gizartea -
Lehiaketa
Antioko ermita, '2015eko Txokorik Onena' lehiaketako finalerdietara
Zumarragako baseliza Aragoiko Graus herriko Plaza Nagusiaren aurka lehiatuko da. Gaurtik aurrera botoa eman ahal izango da '2015eko Txokorik Onena' lehiaketaren webgunean.
EITB.EUS
Zumarragako Antio ermita Repsol gidak antolatutako "2015eko Txokorik Onena" lehiaketako finalerdietarako sailkatu da.
Aipaturiko baselizak Aragoiko Graus herriko Plaza Nagusiaren aurka lehiatu beharko du, notario aurrean egindako zozketak hala erabakita. Gaur hasita, aurrez aurreko lehia izango dute eta boto gehien eskuratzen dituen "txokoa" finalera igaroko da.
Bigarren finalerdian Los Barruecos (Extremadura) eta Valvanerako monasterioa (Errioxa) izango dira lehian.
Lehiaketaren bigarren fase honetan boto kontagailuak hutsean jarriko dira eta erabiltzaileek izango dute azken hitza.
Gaurtik aurrera botoa eman ahal izango da '2015eko Txokorik Onena' lehiaketaren webgunean.
Datorren abuztuaren 19an ezagutaraziko dira bi finalistak eta irailaren 10ean, ostera, irabazlea.