Gizartea -
Erandio
Gizon bat kondenatu dute, emakume polizia bat aldagelan grabatzeagatik
Kondenatuak sakelako telefono bat ezkutatu zuen aldagelan, emakumezko poliziak biluzik grabatzeko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bizkaiko Lurralde Auzitegiak sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio 40 urteko gizonezko bati, Erandioko udaltzain emakumezko bat ezkutuan grabatzeagatik, aldagelan arropaz aldatzen ari zela.
Kondenatuak sakelako telefono bat ezkutatu zuen aldagelan, grabazioa piztuta. Helburua zen emakumezko agenteak biluzik grabatzea.
Aldagelan sartu zen lehen emakumea, baina, ohartu egin zen telefonoaz, eta salaketa aurkeztu zuen, intimitatearen aurkako delitu bat egotzita.
Aldeek akordioa lortu dute espetxe zigorra 1.280 euroko isun baten ordez aldatzeko.
Kalte moralak konpontzeko helburuz, akusatuak biktimari 12.000 euro eman izana ere aringarritzat jo dute epaian.