Gizartea -
Istripua, A-8an
Bilbotik Castrora zihoan autobus bateko hiru bidaiari, arin zaurituta
Istripua Ontoneko biaduktuan jazo da: gidari batek bere ibilgailuaren kontrola galdu du, furgoneta batek zakarki balaztatu du, lehen autoa saihesteko, eta autobusak furgonetaren aurka jo du.
Agentziak | Erredakzioa
Bilbotik Castro Urdialeserainoko linea egiten ari zen autobus bateko hiru bidaiari arin zauritu dira A-8an jazotako istripua batean. Kotxe bat eta furgoneta bat ere istripuan murgilduta izan dira.
Eferi Castro Urdialeseko Larrialdietako Zentro Koordinatzaileak esan dionez, istripua Ontoneko biaduktuan gertatu da; hain zuzen, Santanderrera zihoan auto baten gidariak bere ibilgailuaren kontrola galdu duenean.
Kotxearen atzetik zetorren furgonetak zakarki balaztatu du, autoaren aurka talka ez egiteko, eta zauritutako hiru bidaiariak zihoazen autobusak heldu dio furgonetari. Jarraian, Laredoko ospitalera eraman dituzte zaurituak. DYA, Suhiltzaileak eta Guardia Zibila bertaratu dira.
Beste hiru istripu, 13:00etatik
A-8an, hain zuzen ere, beste hiru istripu ere jazo dira; bi zauritu gehiago daude, biak ere arin. 15:30ean, 142. kilometroan, bi autoek elkarren aurka jo dute, zauriturik eragin gabe. Ia ordu berean, 143. kilometroan, beste istripu bat ere izan da; Santanderrerantz zihoazen bi kotxek jasan dute, eta lagun bat arin zauritu da.
Hirugarren istripua, bi kotxeri eragin diona eta zauritu arin bat utzi duena, 148. kilometroan jazo da, Bilboranzko norabidean.