Gizartea -

Barizela

Jaurlaritzak ez du baztertu barizelaren txertoa jaioberriei jartzea

Erabakia Euskadiko Txertaketa Batzorde Aholkulariaren esku utziko du Jaurlaritzak.

Ume txikiei barizelaren txertoa eman behar al zaie?

1:12

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Euskadiko Txertaketa Batzorde Aholkulariaren esku utziko du jaioberriei ere barizelaren aurkako txertoa jarri behar zaien erabakitzea. Izan ere, erabakia "zientzialariek hartu behar dute", ez Osasun ministroak.

Atzo, Espainiako Gobernuaren Osasun Ministerioak eta erkidegoek urtebeteko umeei ere barizelaren aurkako txertoa jartzea adostu zuten. Une honetan, 10 urteko umeei jartzen diete Euskadin.

Horren ildotik, Darponek azaldu du Jaurlaritza ez dagoela haurtxoei ere jartzearen aurka, baina erabakia "zientzialariek" hartu behar dutela nabarmendu du, eta ez ministroak. Horregatik, Euskadiko Txertaketa Batzordera igorriko du gaia, erabakia bertan har dezaten.

Osasun sailburuaren esanetan, EAEn "txerto egutegi ona daukagu", eta aurten, gainera, "hainbat aldaketa" egin dituzte, hala nola pneumokokoaren aurkako txertoa gaineratzea eta papiloma birusaren aurkakoa bi urte aurreratzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak bideoak Gizartea bideoak Osasunari buruzko albisteak Umeak azken ordukoa Txertoak