Gizartea -
TAO
Aparkatzea doakoa izango da Bilbon abuztuko arratsaldeetan
TAO zerbitzua 09:00etatik 13:30era baino ez da indarrean egongo.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bilboko Udalak jakinarazi duenez, abuztuko arratsaldeetan ez da ordaindu beharko TAO guneetan aparkatzeagatik. 09:00etatik 13:30era baino ez da indarrean egongo zerbitzua.
Horrez gain, abuztuko larunbatetan ere ez da TAO zerbitzurik izango, ez goizez, ez arratsaldez.
Bestalde, abuztuaren 28an ere doakoa izango da aparkatzea, egun osoan, Aste Nagusiko Egun Handia baita.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea