Gizartea -
Cerezal de Aliste
Hiru adingabe hil dira Zamoran izandako auto-istripu batean
Hildakoak bi mutiko eta neskato bat dira, lau, zortzi, eta hamabi urtekoak; haiekin zihoan gizona eta beste neskato bat Zamorako Kontxako Ama Birginaren Ospitalera eraman dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
Hiru adingabe hil dira gaur, larunbata, Zamora Espainiako probintzian jazotako auto-istripu batean, kamioi batek eta auto batek talka eginda, iturri ofizialek baieztatu dutenez.
Ezbeharra 10:40ak aldera gertatu da Cerezal de Aliste parean, Zamorako herri txiki batean.
Autoarekin (Portugalgo matrikula zuen) talkaren ostean, kamioiak -pneumatikoak zeramatzan- su hartu du eta, ondoren, sua ondoan zegoen larre batera zabaldu da.
Hildakoak bi mutiko eta neskato bat dira, lau, zortzi eta hamabi urtekoak; haiekin zihoan gizona Zamorako Kontxako Ama Birginaren Ospitalera eraman dituzte.
Errepide horrek Espainia eta Portugal lotzen ditu eta antza emigrante portugaldarrek Frantziara joateko erabili ohi duten bidea da.