Gizartea -
Zirkulazioa
Emakume bat zauritu da Donostian, zirkulazio istripu batean
Ezbeharra GI-20 errepidean jazo da, Donostiako Saihesbidean, Amarako tuneletik gertu.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Emakumezko bat zauritu da gaur goizean Donostian, zirkulazio istripu batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ezbeharra GI-20 errepidean jazo da, Donostiako Saihesbidean, Amarako tuneletik gertu. Bertan, emakumearen autoa bidetik atera, eta irauli egin da.
Emakumezkoa (bera bakarrik zihoan ibilgailuan) harrapatuta geratu da autoaren barruan, eta suhiltzaileek handik atera behar izan dute. Ondoren, Donostia Ospitalera eraman dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea