Gizartea -

Immigrazioa

Epailearen esku jarri dute maleta batean hil zen gizonezkoaren anaia

Hildakoa polizoi gisa sartu zen Melilla eta Almeria arteko ibilbidea egiten duen ferry batean, eta maleta baten barruan ezkutatu zen, bere anaiaren autoko maletategian.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

A.M., 34 urte eta Frantziako nazionalitatea duen gizonezkoa, epailearen esku jarri dute astearte honetan, itota hil zen bere anaiaren heriotzagatik. Maleta baten barruan zeraman anaia, bere autoko maletategian sartuta, Melilla eta Almeria arteko ibilbidea egiten duen ferryan, Europan legez kanpo sartzeko asmoz. Atxilotuari nahi gabeko erailketa leporatu diezaiokete.

Anaia bera izan zen biktima ekipaje barruan hil zorian aurkitu zuena, nola zegoen ikustera joan zenean, Almeriako portuan lehorreratu baino apur bat aurretik, 21:00ak inguruan.

Hasierako ikerketen arabera, autoaren jabeak bazekien bere anaia ibilgailu barruan zegoela. 27 urteko magrebtar gaztea maleta "handi" batean sartuta zegoen. "Maleta horretan pertsona heldu bat ezkutatzekoa modukoa zen". Lehendabiziko zantzuetatik ondoriozta daitekeenez, itsasontzian polizoi gisa infiltratu zen, eta, ondoren, "ibilbideko parte bat" maletan egin zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Europa Gizartea albisteak