Gizartea -
Pirinioetan
3,2 graduko lurrikara txiki batek epizentroa Donibane Garazin izan du
Behe Nafarroako Ainhize Monjolos herritik Aurizberriraino sentitu ahal izan dute lurraren mugimendua. 12 kilometroko sakontasuna izan du lurrikarak, eta 16:30 aldera gertatu da.
Euskadi Irratia
Gaur arratsaldean 3,2 graduko lurrikara batek Pirinioak astindu ditu, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.
Lurrikara txikiak Donibane Garazin izan du epizentroa eta Behe Nafarroako Ainhize Monjolos herritik Aurizberriraino sentitu ahal izan dute lurraren mugimendua. 12 kilometroko sakontasuna izan du lurrikarak eta 16:30 aldera gertatu da.
Argitxu Cantero Donibane Garaziko herritarrak azaldu duenez, lagun baten etxean zen lurraren mugimendua nabaritu duenean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea