Gizartea -
Zintzurra moztuta, Rubin
17 urteko gazte bat atxilotu dute Bartzelonan, ama hiltzea egotzita
Hilketa ondoren, adingabeak etxean egin du lo eta, goizean esnatu denean, hondartzara joan da, bere amaren gorpuak lurrean jarraitzen zuen bitartean.
Agentziak | Erredakzioa
Esquadra mossoek 17 urteko adingabe bat atxilotu dute gaur bere ama hiltzea leporatuta. Ustez amari zintzurra moztu zion bart, Rubin (Bartzelona).
Kasuko iturriek jakitera eman dutenez, adingabea etxean atxilotu dute gaur. 55 urteko amarekin bizi zen bertan.
Krimena bart gertatu zen, iturri berdinen arabera. Gazteak bere amari lepoa moztu zion arma zuri batekin.
Hondartzara
Hilketa ondoren, adingabeak etxean egin du lo eta, goizean esnatu denean, hondartzara joan da, bere amaren gorpuak lurrean jarraitzen zuen bitartean.
Etxera itzuli denean, gazteak Esquadra Mossoei deitu eta bere ama hil duela aitortu die, iturri berdinen arabera.
Gaztea adingabea denez Adingabeen Fiskaltzaren esku utziko dute datozen orduetan.