Gizartea -

Delinkuentzia

Delituak %6 jaitsi dira Bilbon urteko lehen seihilekoan

Etxebizitzetan egindako lapurreta kopuruak beherakada nabarmena izan du epe tarte honetan, %56,7 jaitsi baita, Tomas del Hierro Herritarren Segutasunerako zinegotziak jakinarazi duenez.

Tomas del Hierro, Bilbo Udaletxeko Herritarren Segutasunerako zinegotzia. Argazkia: EiTB
Tomas del hierro. Argazkia: EiTB
Delituak %6 jaitsi dira Bilbon lehen sei hilabetekoan

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Delituek beherakada nabarmena izan dute Bilbon. 2015eko lehen seihilabetekoan delituak %6 jaitsi dira 2014ko lehen sei hilabeteetako datuekin alderatuta. Jaitsiera nabarmenena izan duen delitua, etxebizitzetan egindako lapurretena da; %56,7 jaitsi da. Hala jakinarazi du Tomas del Hierro Herritarren Segutasunerako zinegotziak.

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak baieztatu dutenez, indarkeriaz egindako lapurretak %9,7 jaitsi dira, eta ondarearen aurkako delituek %5,5eko jaitsiera izan dute.

Indarkeria matxistarekin eta etxeko indarkeriarekin zerikusia kasuak %9,6 murriztu dira. Askatasun sexualaren aurkako delituak, aldiz, 2014ko lehen sei hilabeteetako zifretan mantentzen dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak