Gizartea -
Zefalopodo erraldoia
Hiru metroko eta 80 kiloko txibia bat harrapatu dute Getarian
Santanderreko ontzi batek txibia erraldoia arrantzatu du. Egun guztia denda batean ikusgai izan ondoren, txibia Kantauriko Itsas Museoari emango diote.
Agentziak | Erredakzioa
Hiru metroko eta 80 kiloko txibia erraldoi bat harrapatu du Santanderreko ontzi batek Getarian (Gipuzkoan).
Zefalopodoa Santanderreko Ruben Dario kaleko BM supermerkatuan, Sardinero hondartzaren alboan, ikusgai egon da gaur.
Egun guztia dendan ikusgai izan ondoren, txibia Kantauriko Itsas Museoari emango dio BMk.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea