Gizartea -
Jauregizar auzoa
Arkakuso-izurritea izan duen auzoa fumigatu dute Zornotzan
Bizkaian, Zornotzako Jauregizahar auzoan bi fumigazio egin behar izan ditu Udalak. Ingurua hesituta dago, auzokoen segurtasunerako.
Agentziak | Erredakzioa
Amorebieta-Etxanoko Udalak bi fumigazio egin behar izan ditu Jauregizahar auzoan, arkakuso-izurritea jasan duelako. Ingurua hesituta dago auzokoen segurtasunerako eta astelehenera arte horrela jarraituko du, emaitzak aztertu behar direlako.
"Kasu hauetan ohikoak diren protokoloei jarraituta, bi fumigazio egin behar izan dira: lehena iragan asteartean (abuztuak 4) eta bigarrena, ostiralean (abuztuak 7)", jakinarazi du Udalak.
Udalak izurritearekin bukatzeko dituen baliabide guztiak martxan jarri dituela ziurtatu eta adituek esandakoa zehatz jarraitu dutela argitu du. Astelehenean jakingo dira emaitzak eta jarraitu beharreko pausoak orduan erabakiko dira.