Gizartea -
Nafarroa
Motorzale bat larri zauritu da Bardean errepidetik aterata
Zaurituak 23 urte ditu, eta Fiteroko bizilaguna da. Haren motozikleta errepidetik atera da, eta babes-hesiaren aurka talka egin du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
23 urteko gazte bat zauritu larri zauritu da Bardean (Nafarroa) motozikleta errepidetik aterata. Istripua 09:59ean jazo da, NA-125 errepidean (Tutera-Ejea), Fiteroko auzokidearen motorra errepidetik atera eta babes-hesiaren aurka talka egin duenean.
Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez, zauritua Tuterako Sofia Erregina Ospitalera eman dute anbulantziaz, eta traumatismo eta haustura anitz ditu. Geroago, Nafarroako Ospitalera eraman dute, baita anbulantziaz ere.
Tuterako polizia-etxearen Errepide-Segurtasuneko bi patruila mobilizatu ditu Foruzaingoak, eta Argiketaren Talde bat, ezbeharraren nondik norakoak argitu ditzaten.