Gizartea -

Ikerketa abiatu dute

Auto batek Nafarroako lau neska harrapatu zituen larunbatean Marbellan

Istripua Puerto Banus inguruan gertatu zen. Nesketako bat -5 urte- ospitaleratuta dago, hanka batean zauritu zelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marbellako Udaltzaingoak ikerketa abiarazi du aurreko larunbatean Puerto Banus inguruan gertatutako istripua argitzeko asmoz. Gertaeran, auto batek oporretan zeuden lau neskato nafar harrapatu zituen. Horietako hiru zauritu ziren istripuan eta laugarrenak, nahiz eta autoak eraman zuen, ez du zauririk izan. Nesketako bat -5 urte- ospitaleratuta dago, hanka batean zauritu zelako.

Bi bertsio ezagutzen dira, Noticias de Navarra hedabideak zabaldu duenez: lehenengoaren arabera, gidariak -britainiarra- ez zuen zebrabidea errespetatu eta ez zuen alkohol tasa gainditu. Bigarrenak dioenez, espaloiaren kontra talka egin zuen.

Edonola ere, agenteak lanean ari dira datuak jasotzen, gertatutakoa guztiz argitzeko helburuarekin.

Hiru neskato familia berekoak dira eta laugarrena haien laguna da.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Nafarroa gaur